Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/278

Orri hau berrikusi gabe dago

MILA ZORTZI EHUN HEMERETZIAN

(Laphurtarrez)

Mila zortzi ehun hemeretzian,
Urriaren hillaren bederatzian,
Gazte eta alegera, trankil bihotzian;
Umore ona nuien hoien khantatzian;
Ontasuna franko badut intresian,
Deusik ez etchian,
Orai bezain aberats nintzan sortzian.



Nork nahi zer nahi erranikan ere,
Bidarraitarra nuzu bai nahi ere;
Etcheko seme ona segurki halere,
Nahiz baden herrian hobechagorik ere;
Baditut bortz haurhide, eneki sei dire,
Oro adizkide
Dotiaren gainetik samurturen ez gire.


Aita ezkondu zen gure amarekin,
Ama aitarekin, biak elgarrekin;
Orduian gazte ziren bertze zerbaitekin,
Eta orai zahartu miseriarekin;
Ontasuna igorri bertze haurhidekin,
Phartebat enekin,
Enekin baino haboro bcrtze bortzekin.