Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/280

Orri hau berrikusi gabe dago


Aita zen etcheko, ama kampoko,
Jainkoak egin tu elgarrekilako.
Hirur muthiko eta hirur neskatoko,
Haurrik aski badute aisa bizitzeko,
Balimba bertzerik etzaie sorthuko,
Ez da fidatzeko,
Landatuz geroz hirriskatzen du phizteko.

Adinen beha gaude, egia erraiteko,
Gure ontasun ororen phartitzeko;
Diru idorra bere bada bizikichko,
Jainkoak daki zembat den bakhotcharen dako
Izaiten badugu ez dugu utziko
Auzokuendako,
Bainan eztaikugu sakelarik erreko.

Hemen bagirade orai zembait lagun,
Botoila bana arno edan dezagun;
Lehenik ona denez jasta dezagun,
Ona balimbada bira edan dezagun,
Tringa dezagun, plazer har dezagun,
Bilha zembait lagun:
Diru dianak izanen dik ezagun.


Etchek'anderia, zure tristia, Iduritzen zailzu girela diru gabiak, Diru badugu bainan ditugu larriak; Zor utziren dautzugu gaurko afariak; Etchek'anderia, emazu guardia, Har pazientzia, Noizbait izanen duzu zure pagamenduia. </poem>