Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/54

Orri hau berrikusi gabe dago


ENE IZAR MAITIA

(Basa-Nabartarrez).

Ene izar maitia,
Ene charmagarria,
Ichilik zur'ikhustera
Jiten nitzauzu leihora;
Koblatzen dudalarik
Zaude lo'kharturik:
Gauazk'ametsa bezala
Ene khantua zauzula!

Zuk ez nuzu ezagutzen,
Hori ere zaut gaitzitzen;
Ez duzu ene beharrik
Ez eta acholarik.
Hil edo bizi nadin
Zuretako berdin!
Zu aldiz, maite Maria,
Zu zare ene bizia!

Amodiozko phena zer zen
Oraino ez nakien!
Orai ez nuzu biziko
Baizik zu maithatzeko.
Norat den ichurkia
Hara juaiten da hura:
Orobat ni, maitenena,
Jiten niz zure gana!

Vicomte DE BELZENCE.