Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/60

Orri hau berrikusi gabe dago


BORTIAN AHÜZKI

(Ziberutarrez).

Bortian ahüzki, hur hunak osoki;
Neskatila eijerrak han dira ageri;
Hirur badirade, oi! bena charmantik,
Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik.

Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,
Nuntik jin izan zira bortü gaiñ huntara?
Garaziko aldetik desir nian bezala,
Ahüzkik'üthürrila hur fresken hartzera?

Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü,
Mündi'argitzen dizü üngürü üngürü;
Ni ere zur'unduan hala nabilazü
Eia maite naizünez, othoi, erradazü!