Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/92

Orri hau berrikusi gabe dago


EGÜNTTOBATEZ NINDAGUELARIK

(Ziberutarrez).


Egünttobatez nindaguelarik maitenareki leihuan,
Erran ükhen niriozün hura niala goguan,
Ene phena doloretzaz pietate har lezan.

— Zure phena doloretzaz pietate badit nik;
Ene khorpitz tristiareki eztirot eman plazerik
Zelin promes emanik nago Jinkoari lehenik.

— Oro eijer, oro pollit, zü zira, ene maitia;
Zure eskütik nahi nikezü bizi nizano ogia,
Eta gero ni nükezu zure zerbütcharia.

— Eniz, ez, ni haiñ eijerra, nulaz erraiten deitazü?
Mundu huntako eijerrena berthütia lükezü;
Hari ogenik egin gabe, othoi, maitha nezazü.

— Baratzian zuiñen eijer jirofleia loratü!
Aspaldian desir niana orai diziit gogatü;

Hura gogatü eztüdano gaük eztizüt mankatü.