Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/22

Arazo bat gertatu da orria hau berrikusterakoan

III. eta IV. Kapituluak: Eremu sozial, publiko-politikoa (espazio publikoa): erakundeak eta gizartea

Espazio soziala-publikoa-politikoa deitu izan dena aztertuko dugu. Alde batetik, estatu erakundeak, kasu honetan, ongizate erregimena eta bigarrenik, emakumeen ikusgarritasuna eta erabakimena espazio publikoan: medioetan eta politikan, alderdi, antolakunde sindikal eta mugimendu sozialak barne. Espazio guzti horietan emakumeek duten presentzia eta erabakimena ikertuko dugu, hortaz, emakumeek duten kapital sozial eta sinbolikoa aztertu ahal izango dugu eremu honetan.

Analisi partzialetik integralera: Nazioartean ez dago patriarkalizazio mailen eta moten inguruko ikerketa integralik, beraz sistematizazio maila irmotzen joango da urtez urte, materiala, datuak eta kontzeptuak sortzen goazen heinean.

Perspektiba metodologikoa eta diseinuaren tipologia:

Ikerketa longitudinala eta esplikatzailea izango da, denboran zehar objektuaren analisi eta azalpen kausalak aztertuko baitira, non azterketa konparatiboak egingo diren Europar Batasuneko beste herrialdeekin. Marko epistemologiko tradizionalagoa izango du lehen eremuan egindako ikerketak, bigarren eremuan epistemologia konstruktibistamaterialista eta feminista izanik nagusia. Bigarren eremu horretan, ikerketa esplikatzailea izateaz gain, esploratzailea ere izango da, nagusiki IV. kapituluan. Diseinu metodologikoari dagokionez, metodologia anitza (multimetodoa) aukeratu da. Teknika kuantitatibo nahiz kualitatiboak erabiliko dira eta konbinazio estrategiaren bitartez adierazle berriak sortzea da helburuetako bat, zehaztutakoak zabaltzea eta kontzeptualizazio berriak sistematizatzea. Fase ezberdinak daudenez, lehen gerturatzean emaitza kuantitatiboetan jarriko dugu atentzioa, eta horrek adierazleen dimentsio ezberdinak eta zehaztasuna behar duten horien identifikazioa ahalbidetuko digu.

Bigarren fasean, diseinu metodologikoa zorrozteko aukera izango dugu, eta sakoneko elkarrizketetako emaitzak iturri ez zuzenen azterketarako erabiliko dira sistematizazio dialektikoa bideratuz. Hurrengo teknika kualitatiboek ikerketa garatu ahala hipotesi berriak formulatu nahiz baztertzeko aukera eskaini digute: iturri ez zuzenen azterketa, sakoneko elkarrizketak, binakako elkarrizketak, eduki-azterketa eta inkestak. Lan ordainduan (I. Kapituluan), ez ordainduan (II. Kapitulua) eta ongizate erregimenean (III. Kapitulua) ematen diren erlazio patriarkalak neurtzeko iturri ez zuzenak eta eduki-azterketa erabiliko dira nagusiki, nahiz eta sakoneko elkarrizketak ere barneratuko diren (IV. Kapituluaren oinarria izango baitira):

4. TAULA: DESFAMILIARIZAZIOA.

-

(Des)familiarizazioa: ikuspuntu tradizionala §

Familiari laguntzak (BPG zenbatekoa da osasunezkoak ez diren zerbitzuak): • Familiari laguntza publikoak 22