Orrialde:Donostiyan irugarren arzaigoquia urte 1828 garreneco igande iñauteri goizean.pdf/2

Orri hau berrikusi gabe dago

ZORZICOA

BAT.
Zorzicoa cantari
Menditic , calerá
Donostiyara pozez
Gaur etorri guerá :
Ariñ maquil saltoan
Aldapetan berá
Iñauteriyetaco
Festac ecusterá.

BI.
Arzayac izan arren
Gure dantzariyac ,
Dirá guztiz lirañac ,
Datoz chit galayac :
Colore ederrezco
Berdiñac janciyac ,
Escubetan politac
Maquil ta uztayac.

IRU
Danza lecu ederra
Olezco biguñá ,
Plazan dago berriro
Gaur bertan eguiñá :
Ecusteco norc duben
Zancoa ariña ,
Eta ceñec obeto
Darabillen oña.

LAU
Cer icusi gueyago
Izan dezan festác,
Eta luceagoa
Iraupena goizác :
Arzayaquin batean
Datoz gaur modistác ,
Josten eta bordatzen
Languille politác.

BOST
Guztiz ondo daquite
Eguiten cofiyac
Colorezco cintaquiñ
Modara jarriyac :
Oi ez becelacoac
Dirá neurri gayac
Buru colocac , eta
Illez estaliyac.

SEI
Len , oraiñ , eta beti
Caletar maiteac
Zubentzat esquer onez
Biyotzac beteac :
Oroituco guerade
Juan arren urteac
Gure demboran , eta
Ondoren semeac.