Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/106

Orri hau berrikusia izan da

ren erresuma hurbil dela.
32 Eguiazqui erraiten dautçuet, ethorquia hau eztela iraganen, non eztiren gauça hauc guciac ethortcen.
33 Cerua eta lurra iraganen dire; bainan ene hitçac eztire iraganen.
34 Guardia emaçue beraz ceronei, beldurrez çuen bihotçac içan daiten pisatuac yalequeriaz eta hordiqueriaz, eta bici huntaco ansiez; eta egun harc arrapa etçaitçaten, iguriquitcen eztuçuelaric.
35 Ecen ethorrico da sare bat beçala lurraren gainean bici diren gucien gainerat.
36 Iratçarriac egon çaitezte beraz, dembora gucitan othoitz eguinez, amoreagatic gai açagutuac içan çaitezten itçurtceco ethorri behar diren gauça hauc guciac; eta bici ahal çaitezten Guiçonaren Semearen aitcinean.
37 Bada egunaz irakhasten çuen templuan; eta yalguitcen cen eta egoiten gauaz Olibetacoa deithua den mendian.
38 Eta argui hasteco, populu gucia ethortcen cen hura ganat templurat haren ençuteco.


XXII CAPITULUA.
Judasen concertua Jesus-Christoren contra; Bazcoaren eta Cena Sainduaren ondoan atheraric Jesus agoniatua, hartua eta eramana aphezhandiari, Pierresez ukhatua, escarniatua, etc.
BADA alchagarriric gabeco oguien phesta Bazco deitcen dutena, hurbilcen cen.
2 Eta sacrificatçaile aitcindariec, eta Scribauec bilhatcen çuten nola hilaracico ahal çuten: ecen populuaren beldur ciren.
3 Bainan Satan sarthu