Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/119

Orri hau berrikusia izan da

XXIV CAPITULUA.
Jesus-Christoren hiletaric piztea, aguerçapena eta cerurat igaitea.
BAINAN asteco lehembico egunean oraino goiz handia celaric, ethorri ciren hobirat, eta bertce cembait heyequin, ekhartcen cituztela preparatu cituzten licurrac.
2 Khausitu çuten harria herrestatua hobiaren ondoan.
3 Eta sarthuric, etçuten aurquitu Jesus Jaunaren gorphutça.
4 Eta guerthatu cen duda handitan cirelaric horren gainean; huna, bi yende aguertu cirela heyen aitcinean bestimenda distirantequin.
5 Eta nola harrituac baitciren, eta lurrerat aphalcen baitçuten bisaya, erran cioten: cergatic bilhatcen duçue hilen artean bici dena?
6 Ezta hemen, bainan piztu da; orhoit çaitezte nola mintçatu çaitçuen oraino Galilean celaric,
7 Cioelaric: Guiçonaren Semea libratua içan behar cela bekhatoren escuetara, eta khurutceficatua; eta hiletaric piztu behar cela hirurgarren egunean.
8 Eta orhoitu ciren haren hitcez.
9 Guero itçuliric hobitic, anontçatu cituzten gauça hauc hameca discipuluei eta bertce guciei.
10 Bada Maria Magdalena, eta Joanna, eta Maria Jaquesen ama, eta hoyequin cirenac, ciren gauça hauc erran cituztenac apostoluei.
11 Bainan emazte hoyen hitçac iduri içan çaizcoten ametsac beçala, eta etcituzten sinhetsi.