Israel; bainan halaricere egun hirurgarren eguna da guerthatu direla gauça hauc guciac.
22 Bizquitartean gure arteco cembait emaztec hainitz estonatu gaituzte, ecen goiz goicetic içan dire hobian;
23 Eta ez aurquituric gorphutça, itçuli dire, diotelaric ikhusi çutela ere aingueru aguertçapen bat, ciotela bici dela.
24 Eta guretaric cembait yoan dire hobirat, eta khausitu dute emaztec erran beçala; bainan hartaz denaz, eztute ikhusi.
25 Orduan erran cioten: o yende sensugabecoac, eta bihotcez berantariac sinhesteco profetec aiphatu dituzten gauça guciac!
26 Etcituen Christoc pairatu behar gauça hauc, eta etcen sarthu behar bere lorian?
27 Guero hasiric Moisetic, eta seguituz profeta guciez, explicatcen ciozcaten Escritura gucietan behatcen çaizcon gauçac.
28 Eta yoan ciren herrirat hurbilcen cirelaric, aditcerat eman çuen urrunago yoaiten cela.
29 Bainan borchatu çuten, erraiten ciotelaric: egon çaite gurequin, ecen arraxa hurbilcen da, eta eguna hasten da beheratcen. Sarthu cen beraz heyequin egoiteco.
30 Eta guerthatu cen heyequin mahainean celaric, hartu çuela oguia, eta benedicatu çuen; eta hauxiric, partitu cioten.
31 Orduan heyen beguiac çabaldu ciren, non eçagutu baitçuten; bainan desaguertu cen heyen aitcinetic.
32 Eta erran çuten
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/121
Orri hau berrikusia izan da