çuen; eta berehala chutitu cen, eta cerbitçatu cituen.
40 Eta nola iguzquia etçaten baitcen, asco eritasunez eriac cituzten guciac ekarri çaizcoten; eta eçarriz escuac bakhotcharen gainean, sendatcen cituen.
41 Demonioac ere yalguitcen ciren hainitcetaric, oihuca eta ciotela: Christo, Jaincoaren Semea çare; bainan mehatchatcen cituen borthizqui, eta etcioten uzten erraitea baçaquitela Christo.
42 Eta arguitu cen becen laster, abiatu cen eta yoan lekhu desertu batera, eta yendec bilhatcen çuten, eta haren ganat ethorric, atchiquitcen çuten, amoreagatic etçadin yoan heratic.
43 Bainan erran cioten: adiaraci behar dut bertce hiriei ere Jaincoaren erresumaco ebanyelioa; ecen hortacotz igorria naiz.
44 Eta predicatcen çuen Galileaco synagoguetan.
V CAPITULUA.
Jesus-Christoc deitcen du Pierres, sendatcen du lepradun bat eta paralitico bat eta yustificatcen bere eta bercen eguiteco moldea Pharisauen contra.
BADA guerthatu cen, nola yendetce gucia haren gainerat aurthiquitcen baitcen Jaincoaren hitça aditceco, baçagola Genezarethen ur handiaren bezterrean.
2 Eta ikhusiric bi barkha uraren bazterrean cirenac eta arrainçaleac yautsiac handic eta saren garbitcen hari; igan cen barkha hetaric baterat, ceina baitcen Simonena.
3 Eta othoiztu çuen hau lurretic urrunchko eramaiteaz; guero
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/23
Orri hau berrikusia izan da