yarri ondoan, irakhasten cituen yendeac barkha gainetic.
4 Eta akhabatu çuenean mintçatcen, erran cion Simoni: eramaçu erdirat, eta heda çure sareac arrainçatceco.
5 Eta Simonec ihardestean, erran cion: Nagusia, hari içan gare lanean gau gucian, eta eztugu deusic atceman; hargatic çure hitcean hedatuco ditut sareac.
6 Hori eguinic, haimbertce bildu çuten arrain non heyen sareac hauxten baitciren.
7 Eta kheinu eguin cioten bertce barkhan ciren beren lagunei, laguntcerat ethortceco; eta ethorriric, bethe cituzten bi barkhac, halaco guisaz non barnatcen baitciren.
8 Eta ikhusi çuenean hau Simon Pierresec, ahuzpecatu cen Jesusen ionetan, cioelaric: Jauna, yoan çaite ni ganic; ecen guiçon bekhatoros bat naiz.
9 Ecen beldurrac hartu çuen hure eta harequin ciren guciac, eguitetic heldu ciren arraintçaren gatic; hala nola Jacques eta Joannes Zebedeoren semea, Simonen lagunac cirenac.
10 Orduan Jesusec erran cion Simoni: ez içan beldurric, hemendic harat içanen çare guiçon bicien arraintçaile.
11 Eta ekharri cituztenean barkhac lurrerat, utci cituzten guciac, eta yarraiqui çaizcon.
12 Bada guerthatu cen lur hartaco hiri batean celaric, huna, guiçon bat lepraz bethea Jesus ikhustean, aurthiqui çuela bere burua lurrerat aitcinaz,
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/24
Orri hau berrikusia izan da