mulço handi bat, eta cembait bertce yende heyequin mahainean cirenac.
30 Eta lekhu hartaco Scribauac eta Pharisauac arranguratcen ciren, haren discipuluen contra, ciotelaric: certaco yaten duçu eta edaten pagaraztailequin eta bici gaistoco yendequin?
31 Bainan Jesusec hitça hartuz, erran cioten: osagarrian direnec eztute behar medicuric, bainan bai eri direnec.
32 Ez naiz ethorri yustuac urriquirat deitcera, bainan bai bekhatoreac.
33 Erran cioten ere: certaco Joannesen discipuluec barurcen dute maiz, eta eguiten othoitçac, orobat Pharisauec ere; bainan çureec yaten eta edaten dute?
34 Eta erran cioten: baruraraz detçaqueçu esposaren adisquideac, esposa heyequin deno?
35 Bainan ethorrico dire egunac esposa khendua içanen baitçayote, orduan barurtuco dute egun hetan.
36 Guero erran cioten comparacione hau: nihorc eztu eçartcen arropa berri baten pheça bat bestimenda çahar batean, bertcenaz berriac urratcen du çaharra; eta berriaren pheça ezta moldatcen çaharrarequin.
37 Guisa berean, nihorc eztu eçartcen arno berria untci çaharretan; bertcenaz arno berriac çapartaracico ditu untciac, eta ichurico da, eta untciac galduac içanen dire.
38 Bainan arno berria behar da içan eçarria untci berrietan; eta
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/27
Orri hau berrikusia izan da