ordoqui batean bere discipuluequin, eta yende mulço handi batequin Judea gucitic, eta Jerusalemetic, eta Tyreco eta Sidoneco ixasbazterretaric ceinac ethorri baitciren haren ençuterat, eta sendatuac içaiteco beren eritasunetaric,
18 Eta toleatuac cirenac ere izpiritu gaiztaguinez; eta sendatuac içan ciren.
19 Eta guciec chercatcen çuten haren ikhustea; ecen yalguitcen cen haren ganic berthute bat guciac sendatcen cituena.
20 Orduan itçuliz beguiac bere discipuluen ganat, erraiten cioten: ongui dohaxuac çarete çuec, pobreac; ecen Jaincoaren erresuma çuena da.
21 Ongui dohaxuac çarete, çuec orai gose çaretenac; ecen aseco çarete. Ongui dohaxuac çarete orai nigarretan çaudetenac; ecen bozcarioan içanen çarete.
22 Ongui dohaxuac içanen çarete guiçonec hastiatuco çaituztenean, eta escumicatuco çaituztenean, eta escarniatuco çaituztenean, eta arbuyatuco dutenean çuen icena gaistoa beçala, Guiçonaren Semea gatic.
23 Aleguera çaitezte egun hartan eta bozcarioz yauz; ecen huna, çuen saria handia da ceruan, ecen heyen aitec eguiten çuten orobat Profetei.
24 Bainan çorigaitz çuei aberaxei: ecen kharreatcen duçue çuen atsequidea.
25 Çorigaitz betheac ciretenei; ecen gose içanen duçue. Çorigaitz orai irri eguiten duçunei; ecen
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/30
Orri hau berrikusia izan da