auhendatuco duçue eta nigar aguinen.
26 Çorigaitz çuci guiçon guciec erran dutenean ongui çuetaz; ecen heyen aitec eguiten çuten orobat profeta falsuei.
27 Bainan çuei ençuten nauçunei erraiten dautçuet: maitha çatçue etsaiac, eguiçe onguia hastio çaituztenei.
28 Benedicaçaitçue madaricatcen çaituztenac, eta othoiz eguiçue eraunsten çaituztenençat.
29 Eta mathela batean yoiten çaituenari, eskain eçoçu bertcea ere; eta norbaitec khencen badautçu çure capa, ez debeca tunikaren ere hartcetic.
30 Eta galdeguiten dautçun cein nahi guiçoni emoçu; eta çurea khencen dautçunari ez berriz galda.
31 Eta nahi duçun beçala guiçonec eguin deçaçuten, eguioçue ere orobat.
32 Bainan baldin maite baditutçu choilqui çu maite çaituztenac, cer esker içanen dautçute? Ecen bici gaistoco yendec ere maite dituzte hec maite dituztenac.
33 Eta baldin baduçu onguia eguiten onguia eguin dautçutenei baicen, cer esker içanen dautçute? Ecen bici gaistoco yendec eguiten dute gauça bera.
34 Eta baldin baduçue prestatcen noren ganic uste baituçue errecebituco duçuela baicen, cer esker içanen dautçute? Ecen bici gaistoco yendec bardin prestatcen dute bici gaistoco yendei, amoreagatic errecebi deçaten gauça bera.
35 Hortacotz maitha çatçue çuen etsaiac,
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/31
Orri hau berrikusia izan da