eta eguiçue onguia, eta prestaçaçue deus iguriqui gabe, eta çuen saria içanen da handia, eta içanen çarete Oroetacoaren semeac, ecen onguilea da gaistoen eta esker gaben alderat.
36 Içan çaitezte beraz misericordios, çuen Aita misericordios den beçala.
37 Eta etçaçue yuya, eta etçarete içanen yuyatuac; etaçaçue condena, eta etçarete içanen condenatuac; barkha çaçue, eta barkhatuac içanen çarete.
38 Emaçue, eta emana içanen çaitçue; emanen derautçute galzarren neurri ona, çapatua eta metatua, eta gaindituco dena; ecen içartuco dituçuen neurriaz, içartuac içanen çarete çuen aldian.
39 Eta erraiten cioten ere comparacione hau: possible da ixu batec guida ahal deçan bertce ixu bat? eztire biac erorico cilhorat?
40 Icaslea ezta bere nagusia baino guehiago; bainan icasle perfeta içanen da bere nagusiari beçala.
41 Certaco behatcen duçu çure anayaren beguian den lastoari, eta etçare ohartcen çure beguian den ernayari.
42 Edo nola erran deçaqueçu çure anayari: ene anaya, permeti çaçu khen deçadan çure beguian den lastoa, çuc ikhusten eztuçunean çure beguian den ernai bat? Hypocrita, khen çaçu lehenic çure beguitic ernaya, eta guero ikhusico duçu nola khenduco duçun çure anayaren beguian den lastoa.
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/32
Orri hau berrikusia izan da