Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/35

Orri hau berrikusia izan da

da; eta neure sehiari: eguiçac hori, eta eguiten du.
9 Hori adituric Jesusec admiratu çuen; eta itçuliric, erran cion seguitcen çuen mulçoari: erraiten dautçuet, eztudala aurquitu, Israelen ere, fede bat hain handia.
10 Eta igorriac içan cirenac ethorri cirenean eta sarthu etchean, aurquitu çuten eri içatu sehia ongui cela.
11 Eta biharamunean Jesus guerthatu cen yoaitera Naim icena duen hiri batera, eta bere discipuluetaric hainitz eta yende oste handi bat yoan ciren harequin.
12 Eta hirico atherat hurbilcen celaric, huna ekhartcen çuten camporat hil bat, bere ama alhargunaren seme bakharra; eta hirico yendetce handi bat bacen harequin.
13 Eta Jaunac ikhusi çuenean urricalmenduz hunquitua içan cen haren alderat, eta erran cion: etçaçula eguin nigarric.
14 Guero hurbilduric, hunquitu çuen hil khutcha, eta gorphutçaren kharreatçaileac guelditu ciren; eta erran çuen: guiçon gaztea, erraiten deraucat: yaiqui hadi.
15 Eta hila yaiqui cen, eta hasi mintçatcen, eta Jesusec bihurtu cion bere amari.
16 Eta guciac beldurrez ikharatu ciren, eta lorificatcen çuten Jaincoa, ciotelaric: segurqui profeta handi bat alchatu da gure artean; eta segurqui Jaincoac ikhuscatu du bere populua.
17 Eta miraculu hunen omena hedatu cen