aurquitcen dire hainitz ederqui aphainduac direnac, eta goçotasunetan bici direnac.
26 Bainan cer içan çarete ikhusten? profeta bat? bai, erraiten dautçuet, eta Profeta bat baino guehiago.
27 Hartaz da escribatua: huna, igortcen dut ene meçularia çure aitcinerat, eta aphainduco du çure bidea çure aitcinean.
28 Ecen erraitendautçuet, emaztetic sorthu direnen artean, eztela profetaric batere Yondoni Baptista baino handiagoric; eta halaric ere gutiena Jaincoaren erresuman hura baino handiago da.
29 Eta hura ençun duen populu gucia, eta pagaraztailec ere yuztificatu dute Jaincoa, Joannesen bathayoa errecebituz.
30 Bada Pharisauec eta legueco irakhastailec, ez içanez hartaz bathayatuac, eguin çuten Jaincoaren chedea ez deus heyen aldera.
31 Orduan Jaunac erran çuen: nori beraz bardincatuco ditut ethorquiçun huntaco guiçonac; eta cer iduri dute?
32 Iduridute placetan yarriac diren haurrac, eta batçu bercei oihu eguiten dutenac, eta erraiten: chirula yo dautçugu, eta etçarete danzatu: cantatu dautçugu aire dolamenac, eta eztuçue nigar eguin.
33 Ecen Yondoni Baptista ethorri da oguiric ez yanez, eta arnoric ez edanez; eta erraiten duçue: demonio bat badu.
34 Guiçonaren Semea ethorri da yan eta edanez; eta erraiten duçue: huna yale eta edale bat, pagaraztailen
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/37
Orri hau berrikusia izan da