eta bici gaistoco yenden adisquidea.
35 Bainan çuhurtcia yustificatua içan da haren haur guciez.
36 Bada Pharisauetaric batec othoiztu çuen haren etchean yateco: eta sarthu cen Pharisauaren etchean, eta eman cen mahainean.
37 Eta huna, bacen hirian bici gaistoco emazte bat, ceinac yaquinic Jesus mahainean cela Pharisauaren etchean, ekharri baitçuen albatrazco unci bat olio usain goço batez bethea.
38 Eta egonez guibelean haren oinetan, eta nigarrez, hasi cen heyen bustitcen bere nigarrez, eta chukhatcen cituen bere ileez, eta besarcatcen ciozcan zangoac, eta gantzutcen cituen olio usain goço hartaz.
39 Bainan combidatu çuen Pharisauac ikhusiz hori, erran çuen bere baithan: hau profeta balitz, segurqui balaquique nor eta cer den hunquitcen duen ematcen hori; ecen bici gaistoco emazte bat da.
40 Eta Jesusec hitça hartuz erran cion: Simon, badut cerbait çuri erraiteco; eta erran çuen: Nagusia, erraçu.
41 Harce-diru batec bacituen bi çordun; batec çor ciozcan bortz ehun libera, eta bertceac berrogoi eta hamar.
42 Eta nola ez baitçuten certaz paga, barkhatu cioten çorra bati eta bertceari; erraçu beraz, hetaric ceinac maithatuco du hura guehiago?
43 Eta Simonec ihardestean erran cion; uste dut hura dela ceini ere barkhatu
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/38
Orri hau berrikusia izan da