ere libratu cituenac izpiritu gaistaguinetaric, eta eritasunetaric, nola Maria Magdalena deithua, ceina ganic athera baitciren çazpi debru.
3 Eta Joanna, Chuzasen emaztea, cein Chuzas baitcen Herodesen menayanta; eta Suzanna; eta bertce hainitz beren onthasunez laguntcen çutenac.
4 Eta nola yendetce handi bat bilcen baitcen, eta hainitz yoan baitciren hura ganat hiri gucietaric, erran cioten parabola hau:
5 Eraile bat athera cen bere haciaren eraiteco; eta eraitean, haciaren aralde bat erori cen bide gainean, eta zangoez çapatua içan cen, eta ceruco choriec yan çuten gucia.
6 Eta bertce aralde bat erori cen lekhu harrixu hatetara; eta goratu cenean, eihartu cen, etzuelacotz bustiroaric.
7 Eta bertce aralde bat: erori cen elhorrien arterat; eta elhorriac alchatu ciren harequin batean, eta itho çuten.
8 Eta bertce aralde bat erori cen lur on batera; eta goratu cenean, errendatu çuen fruitua ehun aldiz bertce haimberce. Gauça hauc erraitean oihu eguiten çuen: beharriac dituenac ençuteco, ençun beça.
9 Eta bere discipuluec interrogatu çuten, yaquiteco cer erran nahi çuen parabola hunec.
10 Eta ihardetsi çuen: eman çaitçue Jaincoaren erresumaco mysterioen eçagutcea, bainan etçayote bertcei aiphatua comparacionez baicen; amorcagatic
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/40
Orri hau berrikusia izan da