13 Bainan erran cioten: emoçuete yaterat ceronec. Eta erran çuten: eztugu bortz ogui eta bi arrain baicic, ez baguira yoaiten yatecoen erostera yendaye hunen guciarençat.
14 Ecen laur mila guiçonen inguru ciren. Eta erran cioten bere discipuluei: eçar çatçu mulçoca, bakhotcha berrogoi eta hamarrecoa.
15 Eta eguin çuten horrela, eta herroncan eçarraraci cituzten.
16 Guero hartu cituen bortz oguiac eta bi arrainac, eta cerura behatuz, benedicatu cituen, eta hauxi, eta partitu cituen bere discipuluei, eman citçaten yende horien aitcinean.
17 Eta hetaric yan çuten guciec, eta ase ciren, eta eraman cituzten hamabi sa qui ogui pusca soberatutic betheac.
18 Bada guerthatu cen nola lekhu desertu batean baitcen othoitz eguiteco, eta discipuluac harequin baitciren, interrogatu cituela, ciotelaric: nor diote yendec naicela?
19 Ihardetsi cioten: batçuec diote Yondoni Baptista çarela; bertce Elias; eta bertcec, profeta çaharretaric norbait piztu dela.
20 Orduan erran cioten: eta çuec nor naicela doiçue? eta Pierresec ihardestean erran cion: çu çare Jaincoaren Christo.
21 Bainan mehatchatuz manatu cioten ez nihori erraiteaz,
22 Cioelaric: ceren Guiçonaren Semeac behar baitu hainitz pairatu, arbuyatua içan çaharrez, Sacrificat-
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/48
Orri hau berrikusia izan da