çaile aitcindariez eta Scribauez, eta heriotcerat eramana, eta hirurgarren egunean piztu behar da.
23 Guero erran cioten guciei: norbait ethorri nahi bada ene ondotic, ukho eguin beça bere buruari, eta ekhar beça egun guciez bere khurutcea, eta yarraic bedi.
24 Ecen norc-ere salbatu nahico baitu bere bicia, galduco du; bainan norc-ere galduco baitu bere bicia ene amoreagatic, harc salbatuco du.
25 Eta cer progotchu du guiçon batec mundu guciaren irabaztea, deseguiten badu bere burua, eta galcen bada?
26 Ecen nor-ere ahalquetuco baita nitaz eta ene hitcez, Guiçonaren Semea ahalquetuco da hartaz, ethortcen denean bere lorian, eta Aitaren, eta aingueru sainduenean.
27 Eta erraiten dautçuet eguiazqui hemen present direnen artean, badirela heriotcea goçatuco eztutenac Jaincoaren erresuma ikhusi duten arteraino.
28 Bada guerthatu cen çortci egun hurbil hitz horien ondotic, hartu cituela berequin Pierres, eta Joannes, eta Jacques, eta mendi batera igan cela othoiz eguiteco.
29 Othoitcean çagolaric, haren bisayaren itchura bertce bat eguin cen, eta haren arropa churi eguin cen, eta arguitcen çuen ceruco argui batec beçala.
30 Eta huna, bi guiçon, Moises eta Elias, mintço ciren harequin.
31 Eta aguertu ciren lorian eta mintço ciren
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/49
Orri hau berrikusia izan da