Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/50

Orri hau berrikusia izan da

haren akhabantça Jerusalemen complitu behar çuenaz.
32 Bada Pierres eta harequin cirenac loac pizatuac ciren; eta iratçartu cirenean ikhusi çuten haren loria, eta harequin ciren bi guiçonac.
33 Eta guerthatu cen guiçon hec urruntcen cirelaric hura ganic, Pierresec erran cioela Jesusi: Nagusia, on da hemen içan gaiten, eguin ditçagun hemen hirur etchola, bat çuretaco, bat Moisen, eta bat Eliasendaco; yaquin gabe cer erraiten çuen.
34 Eta gauça hauc erraiten cituelaric, hodei bat ethorri cen bere itçalaz estali cituena; eta nola sartcen baitciren hodeian, icitu ciren.
35 Eta boz bat ethorri cen hodeitic, cioela: Hau da ene Seme ongui maitea; hau ençun çaçue.
36 Eta boza adiarazten celaric Jesus aurquitu cen bakharric. Eta ichildu ciren guciac, eta etçuten egun hetan nihori condatu ikhusi çutenetaric deusic.
37 Bada guerthatu cen biharamunean, hec yauxi ondoan menditic, yendetce handi bat ethorri cela haren biderat.
38 Eta huna, tropaco guiçon batec oihu eguin çuen, cioelaric: Nagusia, othoizten çaitut, aurthic çatçu beguiac ene semearen gainerat; ecen ene bakharra da.
39 Eta huna, izpiritu batec hartu çuen, ceinac berehala oihu eguinaraci baitcion, eta iharrosi çuen borthizqui hederra ahotic