atherarazten cioelaric, eta nekhez utci çuen, chehatu beçala ondoan.
40 Bada othoiztu ditut çure discipuluac haren camporat botatceaz, eta eztute eguin ahal içan.
41 Eta Jesusec ihardestean erran çuen: o ethorquia sinhetsgogorra eta galdua, noiz artino içanen naiz çuequin, eta yasanen çaituztet? ekharçu hunat çure semea.
42 Eta hurbilcen celaric choilqui, demonioac iharrosi çuen borthizqui urratu nahi içan balu beçala; bainan Jesusec larderiatu çuen garrazqui izpiritu lohia, eta sendatu çuen haurra eta bihurtu aitari.
43 Eta guciac harritu ciren Jaincoaren indar espantagarriaz. Eta nola guciac estonatcen baitciren Jesusec eguiten cituen gauça oroz, erran cioten bere discipuluei:
44 Çuec ongui ençun ditutçue solas hauc; ecen guerthatuco da Guiçonaren Semea libratuco içanen baita guiçonen escuetara.
45 Bainan etçuten aditu solas hori; eta hain çayoten ilhuna, non ezpaitçuten aditcen: eta etçaitezquen mentura haren interrogatcera solas horren gainean.
46 Guero solasean sarthu ciren cein cen hetaric handiena.
47 Bainan ikhusiz heyen bihotceco gogoeta, hartu çuen haur ttipi bat; eta eçarri bere aldean;
48 Guero erran cioten: norc-ere errecebituco baitu haur ttipi hau ene icenean, errecebitcen nau; eta norc-
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/51
Orri hau berrikusia izan da