hauxaren gainean yarriac.
14 Hartacotz Tyren eta Sidonentçat eztiago içanen da çuentçat baino yuyamenduco egunean.
15 Eta çu Capernaum, ceruraino alchatua içan çarena, beheititua içanen çare ifernuraino.
16 Çuec ençuten çaituztenec, ençuten naute; eta arbuyatcen çaituztenec, arbuyatcen naute; bada ni arbuyatcen nauenac arbuyatcen du ni igorri nauena.
17 Bada, hirur hogoi eta hamarrac itçuli ciren bozcariorequin ciotelaric: Jauna, demonioac ere sumetituac çaizcu çure icenean.
18 Eta erran cioten: beha nindagon Satani erortcen cela cerutic chimista bat beçala.
19 Huna emaiten dautçuet botherea ibilceco suguen eta harrobien gainean, eta etsayaren indar guciaren gainean; eta deusec eztautçue gaitz eguinen.
20 Bizquitartean ez bozcariotan sar izpirituac yautsuac çaitçuelacotz, bainan lehenago aleguera çaitezte çuen icenac escribatuac direlacotz ceruetan.
21 Ordu berean Jesus bozcariatu cen izpirituz, eta erran çuen: laudatcen çaitut, o Aita! ceru eta lurreco Jauna, ceren gorde ditutçun gauça hauc çuhurrei eta adituei, errebelatu haur ttipiei; hola da, o Aita! ceren holacoa içatu baita çure atseguin ona.
22 Gauça guciac escurat emanac içan çait ene Aitaz; eta nihorc eztu eçagutcen cein den Semea, Aitac baicen; ez-eta cein den Aita, Semeac baicen, eta no-
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/55
Orri hau berrikusia izan da