Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/64

Orri hau berrikusia izan da

galdatua içan dadin ethorquia huna,
51 Abelen odolaz gueroztic, Zachariasen odoleraino, ceina heriotcean emana içan baitcen aldarearen eta templuaren artean; bai, erraiten dautçuet, berriz galdetua içanen çayo ethorqui huni.
52 Çorigaitz çuei, legueco irakhastaleac, ceren eraman ondoan yaquintasuneco gakhoa, ceronec ezpaitçaitezte sarthu, eta sartcen cirenac debekhatu baititutçue.
53 Gauça hauc erraiten ciotelaric, Scribauac eta Pharisauac eman ciren oraino borthizquiago haren hersten, eta ahotic atherarazten franco gauça,
54 Sareac hari hedatuz, eta ensayatcen cirelaric haren ahotic cerbait bilcerat enganioz, hura oguendun eguiteco.


XII CAPITULUA.
Jesus-Christoc irakhasten ditu bereac hypocrisiatic beguiratceaz, lukurançatic, etc.; beren eguin bidearen behatcea, Nagusia gin artean, ongui sasoina eçagutceaz, eta bakhetcera, prest içaiteaz.
BIZQUITARTEAN yende mulçoac bilduric milaka, halaco guisaz non elgar hersten baitçuten, hasi cen bere discipulei erraiten: beguira çaitezte Pharisauen lemaniatic, ceina baita hypocrisia.
2 Ecen deusic ezta gorderic, aguertu behar eztenic, ez-eta hain ichilic yaquin beharco eztenic.
3 Hartacotz ilhumbean erran ditutçuen gauçac, içanen dire ençunac arguian, eta beharria erran duçuena gamberetan, içanen da predicatua etche gainetan.
4 Eta erraiten dautçuet çuei, ene adisquideac: ez içan beldur-