molsac, eta ceruetan tresor bat, behinere hutz eguinen eztuena, ohoina hurbilduco etçayona, eta non tinac deusic gastatcen ez duena.
34 Ecen non-ere baita çure tresora, han içanen da çure bihotça ere.
35 Çuen guerriac içan beite inguratuac, eta çuen arguizaguiac piztuac.
36 Eta iduritçaçue nagusia iguriquitcen duten sehiei, ezteyetaric itçulcen denean, amoreagatic ethortcen denean, eta athea yotcen duenean, idec deçoten berehala.
37 Ongui dohaxuac dire sehi, nagusia ethortcen denean, atçarriac aurquituco dituenac. Eguiazqui erraiten dautçuet guerricoa eçarrico duela, eta mahainean yarraracico dituela, eta aitcinatuz, cerbitçatuco ditu.
38 Baldin ethortcen bada bigarren edo hirurgarren beilan, eta khausitcen baditu hola atçarriac, ongui dohaxuac dire sehi hec.
39 Bada yaquin çaçue hau, familiaco aitac balaqui cembat orenetan ethorri behar den ohoina, atçarria egon laitequela eta ez leçaquela utz bere etchearen chilhatzerat.
40 Çuec ere egon çaitezte beraz prest; ecen Guiçonaren Semea ethorrico da pensatcen eztuçuen orenean.
41 Eta Pierresec erran cion: Jauna, erraiten duçu parabola hau guretaco, ala guciendaco ere?
42 Eta Jaunac erran çuen: cein da beraz menayant arthatsua eta çuhurra nagusiac eçar-
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/68
Orri hau berrikusia izan da