ri duena bere sehi gucien gainean, heyei emaiteco beren lan ohitua behar den demboran?
43 Ongui dohaxua da sehi hura, bere nagusiac hola eguiten khausituco duena, ethortcen denean.
44 Eguiazqui erraiten dautçut, eçarrico duela hura dituen gucien gainean.
45 Bainan baldin sehi harc erraiten badu bere bihotcean: neure nagusiac hainitz luçatcen du ethortcea, eta hasten bada muthilen eta nescatoen yoiten, eta yaten, eta edaten, eta horditcen;
46 Sehi haren nagusia ethorrico da iguriquitcen eztuen egunean, eta eztaquien orenean, eta berechico du, eta emanen dio bere zucena leyal eztirenequin.
47 Bada bere nagusiaren gogoa eçagutu duen sehia, eta prest egon eztena, eta haren gogoaren arabera eguin eztuena; içanen da hainitz colpez yoa.
48 Bainan hura eçagutu eztuena, eta gastigua merechi dutuen guaçac eguin dituena, colpe gutiagoz yoa içanen da; ecen ceinari hainitz emana içan baitçayo, hainitz galdetua içanen çayo; eta ceinari hainitz confiatua içan baitçayo, guehiago galdetua içanen çayo.
49 Ethorri naiz sua lurrean emaiterat; eta cer nahi dut, baldin ya piztua bada?
50 Bada bathayatua içan behar naiz bathayo batez; eta cembat orhoitçapen hura arras eguinic içan arteraino!
51 Uste duçu ethorri naicela bakea lurrean emaiterat? ez, arreiten
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/69
Orri hau berrikusia izan da