ahalguetuac ciren, bainan yende guciac bozcariatcen ciren eguiten cituen gauça lorios guciez.
18 Erraiten çuen orobat: cer iduri du Jaincoaren erresumac, eta ceri bardinduco dut?
19 Iduri du mustarda haciaren bihia guiçon batec hartu baitçuen, eta eçarri bere baratcean, ceina goratu baitcen, eta eguin arbola handi bat, halaco guisaz non ceruco choriec eguiten baitcituzten beren habiac haren adarretan.
20 Erran çuen oraino: ceri bardinduco dut Jaincoaren erresuma?
21 Iduri dut emazte batec hartu çuen lemania, eta eçarri hirur gaitçuru irinen erdian, gucia alchatua içan artino.
22 Guero yoaiten cen hiri eta herrietan gaindi, irakhasten çuela, eta Jerusalemeco bidea atchiquitcen.
23 Eta norbaitec erran cion: Jauna, ezta yende guti baicen salbatcen denic?
24 Eta erran cioten: borcha çaitezte athe hertsitic sartceco; ecen erraiten dautçuet hainitcec bilhatuco dutela sartcerat, eta eztute ahal içanen.
25 Eta aita familiacoa yaiqui den ondoan, eta athea hertsi duen ondoan, eta çuec campoan içanez hasico çaretenean athean yoca, erraiten duçuelaric: Jauna! Jauna! idecaguçu; eta ihardestean erranen dautçuenean: eztaquit nongoac çareten;
26 Orduan hasico çarete erraiten: yan eta edan dugu çure aitcinean, eta irakhasi duçu gure carriquetean.
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/73
Orri hau berrikusia izan da