guertha çu baino ohoratuago bat içan dadin orobat deithua,
9 Eta beldurrez deithu çaituena ethor dadin, eta erran deçaçun: emoçu çure tokia huni; eta orduan has çaiten yartcen ahalquerequin azquen tokian.
10 Bainan gombidatua içaiten çarenean, çoaci, eta eman çaite azquen tokian, amoreagatic gombidatu çaituena ethortcen denean, erran dieçaçun: adisquidea, igan çaite gorago; eta orduan hori ohore içanen çaitçu çurequin mahainean diren gucien aitcinean.
11 Ecen nor-ere alchatcen baita, aphaldua içanen da; eta nor-ere aphalcen baita, alchatua içanen da.
12 Erraiten cion orobat gombidatu çuenari: eguiten duçuenean bazcari bat edo afari bat, eztitçaçuela deith çure adisquideac, ez çure anayac, ez çure ahaideac, ez çure auçoco aberaxac; beldurrez gombida çaitçaten beren aldian eta ordaina bihirtua içan çaitçun.
13 Bainan eguiten duçunean gombidanza bat, gombida çaitçu errumesac, ecinduac, mainguac, eta ixuac;
14 Eta ongui çorionecoa içanen çare eztutelacotz ordainaren bihurtcecoric; ecen ordaina bihurtua içanen çaitçu yustuen berriz piztean.
15 Eta mahainean cirenetaric batec adituric hitz hauc, erran cion: çorionecoa içanen da oguia yanen duena Jaincoaren erresuman.
16 Jesusec erran çuen: guiçon batec eguin
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/76
Orri hau berrikusia izan da