Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/78

Orri hau berrikusia izan da

thortcen bada ni ganat, eta ezpaditu huguintcen bere aita eta bere ama, bere emaztea eta bere haurrac, eta bere anayac, eta bere arrebac, eta bere bicia ere, ecin içan daite ene discipulua.
27 Eta norc-ere ezpaitu ekhartcen bere khurutcea, eta ezpaitçait yarraiquitcen, eztaiteque içan ene discipulua.
28 Bainan nor da çuen artean, nahi badu alchatu dorre bat, lehenic yartcen eztena, eta eztuena gastua condatcen, heya baduen certaz akhaba?
29 Beldurrez cimendua aurthiqui ondoan, eta ecin akhabatu ahal ondoan, hura ikhusten duten guciac, eztaiten has hartaz trufatcen,
30 Diotelaric: guiçon hori alchatcen hasi da, eta eztu akhabatu ahal içan.
31 Edo, cein da erreguea partitcen dena bertce erregue bat guerla emaiterat, lehenic yartcen eztena, eta eztuena betuzten heya hamar mila guiçonequin yoan ahalco denez haren contra hogoi milequin heldu denari buruz.
32 Bertcenaz, igortcendio bidalquinde bat, oraino urrun delaric, eta bakhea galdetcen du.
33 Guisa berean beraz çuetaric norc-ere ezpaitu ukho eguiten dituen guciei, eztaiteque içan ene discipulua.
34 Gatça on da, bainan baldin gatça eztitcen bada certaz gacituco dute?
35 Ezta on ez lurreco ez ungarricotçat, bainan camporat aurthiquitcen dute: beharriac