Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/79

Orri hau berrikusia izan da

dituenac ençuteco, ençun beça.


XV CAPITULUA.
Jesus-Christoc yustificatcen du bere comportamendua bekhatorosen alderat, ardiaren, adarmearen eta haur prodigoaren parabolaz.
BADA pagaraztaile eta bici gaistoco yende guciac hurbilcen çaizcon haren ençuteco.
2 Bainan Pharisauec eta Scribauec murmuratcen çuten, ciotelaric: hunec errecebitcen ditu bici gaistoco yendeac, eta yaten du heyequin.
3 Bainan aiphatu cioten parabola hau, ciotelaric:
4 Nor da çuen artean guiçona ehun ardi içan eta hetaric bat galcen badu, uzten eztituena laur hogoi eta hemeretciac eremuan, eta abiatcen eztena galdua denaren ondotic, hura atceman duen artino;
5 Eta huna atceman ondoan, bizcarrean ekhartcen eztuena bozcario handitan;
6 Eta bere etcherat ethorri ondoan, deitcen eztituena bere adisquideac eta bere auçoac, eta erraiten eztiotena: aleguera çaitezte enequin, ecen aurquitu dut galdua cen ardia?
7 Erraiten dautçuet, guisa berean içanen dela alegrancia ceruan bekhatoros bakhar urriquitcerat yoaiten den batendaco, laur hogoi eta hemeretci yustuendaco baino guehiago, ceinec ezpaitute behar urriquiric.
8 Edo, nor da emaztea hamar adarmea (diru peça) dituelaric, baldin galcen badu adarme bat, arguia pizten eztuena, eta etchea garbitcen eztuena, eta hura bilhatcen eztue-