dut ceruaren contra eta çure aitcinean;
19 Eta ez naiz guehiago gai çure semea deithua içaiteco; eguin neçaçu çure sehietaric bat beçala.
20 Yaiqui cen beraz, ethorri cen bere aita ganat, eta hura oraino urrun celaric, aitac ikhusi çuen; eta urricalçapenez hunquitua içan cen, eta laster eguinic hura ganat, yauci eguin cion lephorat eta besarcatu çuen.
21 Bainan semeac erran cion: ene aita, bekhatua eguin dut ceruaren contra eta çure aitcinean; eta ez naiz guet hiago gai çure semea deithua içaiteco.
22 Eta aitacerran çuen beren sehiei; ekharçue arropa ederrena, eta yauntz çoçue, emoçue erhaztun bat erhian, eta çapatac oinetan;
23 Eta ekhar eçadaçue aretche guicena, eta hil çaçue, eta eguin deçagun ase on bat hura yanez;
24 Ecen ene seme hau hil cen bainan piztu da, galdu cen bainan ediren da. Eta hasi ciren ongui yaten.
25 Bada haren seme çaharrena landan cen, eta ethorcen celaric eta etcherat hurbilcen, ençun cituen cantu eta danzac.
26 Eta deithuric sehietaric bat, galdeguin cion cer cen.
27 Eta sehi harc erran cion: çure anaya ethorri da, eta çure aitac hil du aretche guicena, ceren osoric aurquitu duen.
28 Bainan hasarratu cen, eta etcen sarthu nahi içan; eta bere aita ilkhiric othoizten çuen sar çadin.
29 Bainan ihardetsi çuen, eta erran cion
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/81
Orri hau berrikusia izan da