Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/88

Orri hau berrikusia izan da

nen: huna, hemen da, edo han da; ecen huna Jaincoaren erresuma çuen barnean da.
22 Erran çuen orobat bere discipuluei: eguac ethorrico dire guticiatuco baitçarete ikhustera Guiçonaren Semearen egunetaric bat, bainan eztuçue ikhusico.
23 Eta erranen dautçue: huna hemen da, edo hara han da, bainan etçaiteztela yoan, eta etçaizquiote yarraic.
24 Ecen chimistac arguitcen duen beçala ceruaren azpico alde batetaric, eta berriz arguitcen ceruaren azpian den bertce alderaino, hala içanen da orobat Guiçonaren Semea bere egunean.
25 Bainan behar du lehenic hainitz pairatu, eta arbuyatua içan ethorquia huntaz.
26 Eta nola ethorri baitcen Noeren egunetan, guisa berean ethorico da Guiçonaren Semearen egunetan.
27 Yaten eta edaten çuten, hartcen eta emaiten cituzten emazteac ezcontçaz Noe arcan sarthu cen eguneraino; eta uhaldea ethorri cen, guciac galaraci baitcituen.
28 Gauça bera guerthatu cen Lothen egunetan, yaten eta edaten çuten, erosten, salcen, landatcen eta equidatcen çuten.
29 Bainan Loth Sodometic athera cen egunean, uritu çuen suz eta ceruco sofrez, ceinac guciac galaraci baitcituen.
30 Guisa bera içanen da Guiçonaren Semea aguertcen denean.
31 Egun hartan etche gainean dena, eta bere menayua etche barnean duena ez bedi