Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/89

Orri hau berrikusia izan da

yauts haren eramaiteco; eta landetan dena ez bedi orobat itçul guibelean utcia denerat.
32 Orhoit çaitezte Lothen emazteaz.
33 Norc-ere bilhatuco baitu bere biciaren salbatcea, galduco du; eta norc-ere hura galduco baitu, salbatuco du.
34 Erraiten dautçuet: gau hartan, ohe berean içaiten diren biguetaric, bat içanen dela hartua, eta bertcea utcia.
35 Emazte elgarrequin ehotcen duten biguetaric bat içanen dela hartua, eta bertcea utcia.
36 Landa berean içaiten diren biguetaric bat içanen dela hartua, eta bertcea utcia.
37 Eta heyec ihardestean erran cioten: non içanen da hura, Jauna? eta erran cioten: ceinnahi lekhutan içanen dena gorphutz hila, harat bilduco dire ere arranoac.
XVIII CAPITULUA.
Jesus-Christoc gomendatcen du iraupena othoitcean yuye gaistoaren parabolaz, iaquincen du pagaraztaile urriquituaren humiltasunerat, besarcatcen ditu haurrac, ikharatcen ditu aberaxac, bozcariotcen guciac utci dituztenac haren amoreagatic, igaiten da Jerusalemerat bere pairacunza annonçatcen du, eta ixu bat sendatcen.
AIPHATU cioten orobat parabola bat, adiarazterat emaiteco othoitz eguin behar dela bethi, eta behinere inhatu gabe,
2 Cioelaric: hiri batetan bacen yuye bat, Jaincoaren beldur etcena, eta nihor errespetatcen etçuena.
3 Eta bacen hiri berean alharguntsa bat, maiz haren khausitcera yoaiten cena eta erraitera: eguin eçadaçut yusticia ene contraco partidaz.
4 Dembora lucez e-