harrac yoiten cituen, cioelaric: o Jaincoa! içan çaite ematua ene alderat, bekhatorosa bainaiz!
14 Erraiten dautçuet hau yautsi cela bere etcherat garbitua, bertcea alchatcen dena aphaldua içanen da, eta aphalcen dena alchatua içanen da.
15 Eta cembaitec aitcinerat ekharri ciozcaten haur ttipi batçu, hunqui citçan. Discipuluec hori ikhusiric, gaizquiac erran cioten ekharçalei.
16 Bainan Jesusec ethorraraciric hec bere ganat, erran çuen: utz çatçue ni ganat ethorcerat haur ttipiac, eta etçaitçue traba; ecen Jaincoaren erresuma horiec iduri dutenentçat da.
17 Eguiazqui erraiten dautçuet: norc-ere ezpaitu errecebituco Jaincoaren erresuma haur batec beçala, eztela han sarthuco.
18 Eta yaun batec galdeguin cion, ciolearic: Nagusi ona, cer eguinen dut bicitce eternalaren ardiesteco?
19 Jesusec erran cion: cergatic deitcen nauçu ona? ezta nihor onic bat bakharra baicen, cein baita Jaincoa.
20 Badaquitçaçu manamenduac: Eztuçu eguinen adulterioric. Eztuçu hilen. Eztuçu ebatsico. Eztuçu erranen lekhucotasun falsuric. Ohora çaçtu çure aita eta çure ama.
21 Eta erran cion: beguiratu ditut gauça hauc guciac ene gaztetasunetic.
22 Eta Jesusec ençun çuenean erran cion: oraino gauça bat escas duçu: sal çatçu ditu-
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/91
Orri hau berrikusia izan da