tçun guciac, eta eman pobrei, eta içanen duçu tresor bat ceruan; guero ethor çaite, eta niri yarraic çaite.
23 Bainan hura gauça hec ençun ondoan, hainitz tristatu cen, ceren hainitz aberaxa baitcen.
24 Eta Jesusec ikhusiz hainitz triste eguin cela, erran çuen: gaitz dela onthasunac dituztenac sar daiten Jaincoaren erresuman!
25 Segurqui errechago da camelu baten iragaitea orratz baten chilotic, ecen ez aberax baten sartcea Jaincoaren erresuman.
26 Eta hori ençun çutenec, erran cioten: eta nor salba daite beraz?
27 Eta erran cioten: guiçonei ecin dire gauçac, Jaincoari ahal dire.
28 Eta Pierresec erran çuen: huna, oro utci ditugu, eta seguitu çaitugu.
29 Eta erran cioten: eguiazqui erraiten dautçuet, eztela bat utci duenic bere etchea, edo bere ahaideac, edo bere haur-hideac, edo bere emaztea, edo bere haurrac Jaincoaren erresumaren amoreagatic.
30 Eztuenic hainitz guehiago errecebituco mende huntan, eta betce munduan bicitce eternala.
31 Guero Jesusec hartu cituen hamabiac, eta erran cioten: huna, igaiten gare Jerusalemerat, eta profetez escribatuac içan diren gauça guciac Guiçonaren Semearen gainean, complituac içanen dire.
32 Ecen paganoen escura emana içanen da, trufatua, eta escarniatua; eta thu eguinen diote bisaraya.
33 Eta açotatu duten ondoan, hilaracico dute; bainan berriz piztuco
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/92
Orri hau berrikusia izan da