Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/97

Orri hau berrikusia izan da

34 Ihardetsi çuten: Jaunac hunen beharra du.
35 Eraman çuten beraz Jesusi, eta aurthiqui cituzten beren arropac asto umearen gainerat; guero eçarri çuten Jesus gainean.
36 Çabilan dembora berean, hadatcen cituzten beren arropac bidean.
37 Eta hurbil içatu cenean Olibetaco mendiaren yaustetic, discipulu guciac alegueratuz, hasi ciren Jaincoaren laudatcen goraqui, ikhusi cituzten miraculu guciendaco,
38 Ciotelaric: benedicatua içan bedi Jaunaren icenean heldu den Erreguea! bakhea içan bedi ceruan, eta loria gorenetaco lekhuetan!
39 Mulçoco Pharisauetaric cembaitec erran cioten: Nagusia, larderia çatçu çure discipuluac.
40 Eta Jesusec ihardetsi cioten: erraiten dautçuet baldin hauc ichilcen badire, harriec berec oihu eguinen dutela.
41 Eta hurbildu cenean, hiriaren ikhustean, nigar eguin çuen haren gainean, erraiten çuelaric:
42 Ochala! eçagutu bahitu hire egun huntan, hire bakheari dauquitçaten gauçac! bainan orai estaliac dituc hire beguietan.
43 Ecen ethorrico dituc egunac hire gainerat, hire etsayec inguratuco baihaute pheçoyez, hertsico haute eta cerratuco alde gucietaric.
44 Eta arrasatuco haute hi, eta hire barnean diren haurrac; eta eztie utcico hi baithan harria harriaren gainean, ceren ezpai-