Orrialde:Garoa (1912).pdf/116

Orri hau berrikusia izan da

zan emango zien albistea Jas! Zein ederki jokatu zuan Iñazio Marik! Joanesek esanak esango zituan, baña diruak irabazten zekian mutillak.
Illunabarrean, nere eginkizunak amaituta erri alderuntz nentorrela, baserritar asko billatu nituan bideko ostatuetan, oiturazko atsedenak egiten, premia gabeko jan edanetan, beste dema batzuetarako azia botatzen ta ardoak ematen duan indarraz bertsoak eresitzen.
Ara nik zalpurdirako argi billa sartu nintzan ostatu batean entzun nituanak:

Bertso berri batzuek
Nai ditut paratu,
Pulamentuz esanaz
Gaur zer dan pasatu.
Bizkai guztia emen
Guk degu ondatu
Ezta Ixio Mari
Ain gaizki portatu.

Gaurko apostu orrek
Badu inportantzia,
Itz bitan esango det
Bere sustantzia: