Orrialde:Garoa (1912).pdf/120

Orri hau berrikusia izan da

Emakumeak, gauza guztiak jakin nairik bizi diran irudimen azkarreko emakume urduri batzuk, bata besteari galdezka gelditu ziran:
—Zein ete zan gizon ori?
—Eztakigu ba.
—Goibela beintzat.
—Guztiz.
—Erdalduna gañera.
—Baleiteke.
—Arpegi txarrekoa.
—Osoro.
—Irantzalleren bat.
—Irantzallea? Jun! Gantzak ateratzen dituana ezpada...
—Ene! Alaxe izango da. Zer zeukan zer joan or barrura olako gizon arrotzak? Baserritar gaixoak! Jesus, Jesus! Ta gure umiak? Nun ete dira gure umiak?
Jaungoikoak daki noraño elduko zan emakume bildurtien irudimena ta zer iskanbilla sortuko zuten Arantzazutik bera erritar zaldun bat azaldu ezpalitz.
—Don Bizente —esan zioten ikaraz— ikusi aldu or gizaseme apain bat?
—Bai.
—Ta zer deritzo?