Orrialde:Garoa (1912).pdf/121

Orri hau berrikusia izan da

—Zatartu egin dala.
—E? Zatartu? Baialdaki zein dan?
—Jakingo eztot ba?
—Zein, zein?
—Joanesen semea.
—Zabaletakoa? Trosuetan ebillena?
—Berbera.
—Jas! Ta onek gantz ataratzallea izango dala.
—Nik eta zuek, guztiok; ez emen norbere errurik iñori bota.
—Danok be, utsetik gezurtegiraño joateko etzara txarrak zuek.
Zabaletako seme gazteak etzeraman batere Oñatikoen gogamenik. Etxerago ta azkarrago, alderdi guztietara begira, nolako arrera egingo zioten amesetan, Uribarriko auzotegira aurreratu zanean, gurdi bidetik lenengo, ta gero, iru arri malla igonda, soro ertzeko bide zigorretik, ezkerretaruntz asi zan baserri aldera zoli zoli.
Ain zuzen orduantxe zegoan Pedro Anton zarra belarra ebakitzen muno baten egian.
—Jaungoiko maitea! —esan zuan, betondoan eskua zabalik ipiñita, bidaztiari begiratuaz—. Gizon orren ibillerea... Egin-