Orrialde:Garoa (1912).pdf/134

Orri hau berrikusia izan da

tzuz lotua, gerri zabal, mokor astun, ibilbaldarreko emakumea; bazebillen gau ta egun, goiz ta arratsalde, euskaldun gizasemeaz amesetan, morrosko sendoa non ikusiko, bere barruko itxaropen ta bildurrak mutillari nolatan esango. Dionisia Gomez Jundeiro zeritzaion, langillien arteko galizitar erari saltzallea zan, Antonio Gomez Moreno katapazaren alaba. Arretxek zekizkian ondo Juan Andresen albisteak, bera zan geienbat gure menditarrak Gaztelerrian egoteko zeukan zioa, bera Zabaletako gaztearen lika ta lakio, jabe ta etxekoandre. Bai, Zabaletakoak pozik emango zizkon begi biak Dionisiari, onek eskatu ezkero, bere biotza oso osorik emanda zeukan bezela. Alkarrekin ezkontzeko zeuden neska mutillak!
A! Ta galizitar emakumea etzan ez eder, ez garbi, ez aberats. Naikeriak edertzen ditu gauza itxusiak. Gezurra dirudi, baño gezur irudiko egi asko gertatzen dira ezkontzako gauzetan. Irakurleak badaki.
Noizbaiten bada ere, aditzen eman zion zer asmo zerabillen Juan Andresek aitari. Ai onen samiña orduan! Ai Ana Josepa-