Orrialde:Garoa (1912).pdf/158

Orri hau berrikusia izan da

tonarena? O zein maitagarria dan Zabaletako etxejauna! Illobatxoa arrek maitatzen duan bezela maitatu ta neri eman nai! Neri, umezurtz ezerezari! O Joanes mazala! Eriotzaraiño belaungorrien gañean ibillita ere etzaitut ordainduko. Jaungoikoak opa daizula nik opa dizutana. Zuk emango dirazu Zabaletako aberaska gozoa neretzat, neretzat bakarrik... Bai ote? Nola iruditu ote zaio amonari, Manueli, Malentxori? Gaizki? Jesus Maria ta Jose! ... Ta zergatik ez gaizki? Zer naiz ni? Tira, Jose, begirazak eure burua! i zer aiz? Joanesek etxetik jaurtigi ezkero, eskale bat. Beñipein lan billa joan bearko euke erririk erri, aterik ate. Erromaraño joango itzake, oñutsik eta eskale, Malentxoren diña izatearren! Aterik ate ibilli bearrak ez au i samintzen; neskatxa orren diña ez izateak samintze au. Ta ezin izan! Ezta berriz jaiota ere, ezta aberats izanta ere, ezta erregeren seme biurtuta ere. O Jaungoiko andia! Zergatik egin dezu Malentxo ainbeste doeren jabe?»
«Baño ¿zer dalata begiratu det alderdi txarretik nere etorkizuna? ¿Joanes