Orrialde:Garoa (1912).pdf/179

Orri hau berrikusia izan da

xolo Potolo agertu oizan bero ta urdurien ardangelako atari ertzean, parrezka, kiñuka, gezur-eztulka Malentxok etzuan aintzakotzat artzen mutil arren ziñurik: aldemenetara begiratu gabe, benaz, itzal ta lerden jarraitu oizion bere bideari; baño ala ere, bein, norbaitek bidean gelditu zualako, ikusi zuan, zearka, Moxolo Potolo, ta parreak erten zion gure neskatxa ederrari.
Izan ere parregarria zan Moxolo Potolo. Laburra, zabalotea, beso ta isterrez oso lodia, buru aundiduna, illetsua, ia begietaraño bizarrea jantzia, okotz biren jabea, beltzeran berde samarra... bere ortz ustelak erakutsiaz belarrondotik belarrondorañoko aoa irikitzen zuanean, izutu egiten zan edonor lenbizi, ta gero parreak berez ertetzen zuan ezpañetara.
—Jesus! Orixe da mutilla! —esan zuan Malenek— Jaungoikoak parkatu daidalata, ankadun upela dirudi.
—Upela gerri aldean, ta arpegian? Ikusi aldiozu arpegia, Malen?
—Ondo ez.
—Ba ikusi daikeozu urrengo baten. Ara, bart euki nuan pronostikoa eskue-