Orrialde:Garoa (1912).pdf/226

Orri hau berrikusia izan da

burniz urratu dituzte, izerdiz aña odolez intzatuak dirudite.
Gizon gorriak ostera izen gaiztoaren jabeak dira. Asko, geienak bear bada, guraso zintzoen semeak izatea baliteke; baño gizatxar, lagun oker biurrien artean gaiztakeriak kutsutu ditu. Ausardia dute nagusi, nasaikeria adiskide, indarra lege, añenekoa ziri ta zigor. Birao lurrunean, likiskeri zakarren lizundu zaiote anima; baño au negargarria! kalte orren ajolarik iñor eztauka. Somorrostroko langillien gurasoak eta toki artako arrobien jabeak gauza bat bakarrik nai luteke: dirua irabazi dezatela semeak, mia galanki atera dezatela arrobikoak. Otoitz egiñaz irabazi edo zatarkeriak esanaz atera, ezta batere arretazko gauza.
Enda, oitura ta izkera guztietakoak nastean dabiltz: ingeles, prantzes ta españatarrak, euskaldunak eta erdaldunak; Arabar ta Naparrak Galizia ta Asturiaskoen ondoan; Santander, Palenzia, Burgos, Balladolid, Soria, Logroño ta Zaragozakoak Zamudion edo Muxikan, Amoroton edo Errigoitin, Errezillen edo Asteasun, Amezketan edo Ataunen jaio diranakin batera;