Orrialde:Garoa (1912).pdf/242

Orri hau berrikusia izan da

Zabaletan Martiñen makurkeria etzuten jakin, baño jakin izan balitz ere, bazeukan makurkeri guztiak zeñek estaldu. An zegoan amona, illoba orren esakera ta egikera txarrak entzutean, beti mutillaren alde; ta sarri esan oizuan, aitzakiren bat billatu eziñik zebillen garaietan.
—Okerra da, bai, okerra da; baño andregei zindo batek ondu dezake. Andregei zindo bat bear du Martiñek.