Orrialde:Garoa (1912).pdf/280

Orri hau berrikusia izan da

—Bai, gertatuko den, Jaungoikoak nai din ta. Etorriko den Malentxo, ta berak alaituko gaitzin, berak jantziko din gure etxe zarra, bera izango den Azkarragako aingeru. Ik berriz Zabaletan, aitonen ondoan, zorioneko egingo den Manuel zintzoa, ta emengoak an ta angoak emen, nai degun tokian biziko gaitun, denok alkar ondo arturik, beti alkar maitatzen, illarteraño Jaunari eskerrak ematen.
—Ez siñistu, ama: ni... Manuelentzat ez naiz izango.
—Zer dion, neska?
—Barruak eztit agintzen.
—Manuel, gazterik iaioena, etxejauntzarik andienetakoa, oberik eztuan mutilla, inguruetan iñor ez bezelakoa, nai ez! Zergatik baña?
—Neuk dakit.
—Paula, ezaut gaur ezagutzen. I, nere poz bakarra, orain artean ain ona, ain leiala, ain errukitsua, ain ama zalea, ain... Ta keixu aldi onetan... (Negarrez) Paula, ik eznaun maite!
—Itz oiezaz eriotza ematen dit, ama.
—Eriotza neri zetorkiñat laster, neri. Ire ama gaixoa, txiro, beartsu, iguinduta