Orrialde:Garoa (1912).pdf/297

Orri hau berrikusia izan da

ta besteak, norbere berotasunean zerbait esan zaiolata, etxetik alde.
Kataliñek:
—Zeñek moja?
Malenek:
—Neuk, amatxo.
Kataliñek:
—Jesus Jaungoiko andia!
Manuelek:
—Onelako istillurik!
Azkenengo itzak, esanbearraren esanbearrez, bata bestearen gañean, alkarri eutsika, naspillaturik erten zuten; baña itz-mataza guztia baño sendoago Joanesen galdera larria entzun zan:
—Zer egin diozute Joseri?
—Utsa.

—Utsa? Utsagatik ezta ura etxetik aldendu. Zabaletako atean etzaio iñori egundaño bultzarik egin, ez errikori ez erbestekori, ta gutxiago beartsua izan bada. Edozeñek euki du gure maian oporra[1] bete salda eta etzaio ukatuko ere ni bizi naizan artean. Etxe onetako morroiak etxetik ezkondu dira edo bertan ill

  1. Katillua.