Orrialde:Garoa (1912).pdf/331

Orri hau berrikusia izan da

—Or nunbait.
—Ainbat okerrago. Ia ba, zeuk badeitzozu...
Josek etzuan iñola ere Zabaletaren aitamenik egin nai. Zertako? Zer dezu ta nola zatoz aztarna billa asi zitezen, galdezka? Bere anima barrura zeñek sartu bear zuan? Joseren naigabeak zeñi ajola emango zion? Gañera, Barrenako arrobian etzan bera luzaroan egongo. Ez, diru pixka bat eskuratu artean bakarrik: gero, Jaungoikoak laguntzen bazion, urrutira joango zan, oso urrutira, Oñatiren ta Zabaletakoen izenik entzungo etzan lurretaraño. Baña, orduan ere, gauza bat zeukan oker ta izua: ai! biotza ezin jaurtigi, norberarekin eraman bear, beñere ixiltzake, beti espaz, miñez, eri ta negarti.
—Non geldituko naiz?
—Ortxe zerbait aurrerago daukazu Lokatza.
—Baserriren bat?
—Ez, ostatua edo...
Etzan baserria ta etzan ostatua. Baserria ez: gure baserriak, etxe zabal patxadakoak, soro zelaien erdian, baso itzalen inguruan, bidaztien ardura gabe, lurrak eta