Orrialde:Garoa (1912).pdf/333

Orri hau berrikusia izan da

madazaña, zerbaiten irabazia egunero sortu oizan.
Zer zeukaten baña etxe barruan? Laster azaldu geinke. Mai luze zikin bat aulki biren erdian; piper batzuek apalean, ozpiñetako piper berdeak gordiñik jateko ta gorri-beltz zimelduak zukua berotzeko; sardin zarrak, intxaurrak, azukre illuna, bakallao buztana ta urdai tatoa iltzean bera, gaztai erdika ori gogorra, ogi zatar andi legorra, amar librako olio ontzia, lau arroako zaragitxoa, ur irazekidun bonbilla motza... ta euliak, euliak erruz araza, mai, orma ta janari guztien gañean, batez ere or-emen eroritako salda pitin ta gozo apurretan mardokiro pillaturik.
Nori deizkio gauza gutxi? Etzan geiago bear, astegun buruzurian beintzat. Jaietarako Bergaratik erakarri oizuten ogi ta aragi berria oso ugari, jaietarako ta azoka egunetarako; bada egun oietan etxetxo ura aruntz-onuntzkoen geldi-leku jakiña izaten zan, edalien iturri egunaz, txori askoren kaiola gabaz, jokalari maltzurren leize-zulo ta nekazari geldoen ondamendi edonoiz. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak asi oiziran Lokatzan, be-